Zinemastea 2025 jaialdiaren barruan.
Ingridek tiro egiten duenean, bere biktimek ez dakite nor izan den. Infiltratzeko eta arrastorik utzi gabe desagertzeko duen trebetasunak hiltzaile gupidagabe bihurtu du. Hala ere, botere hori izaki berezien bizileku den beste mundu batetik datorkio, hortaz, boterea erabiltzen duen bakoitzean, gizaki egiten duten ezaugarriak galtzen joango da. Melvillek, merkantzia oso arraroak erabiltzen dituen kontrabandista batek, enpresari arerio boteretsu bat desagerrarazi nahi du, portuaren kontrola kendu nahi diona, eta badaki Ingridek baino ezin dezakeela egin lan hori. Baina dena aldatuko da Melvillek Ingriden sekretua eta itsasoarekin duen lotura misteriotsua aurkitzen dituenean.
Pablo Hernando
Zuzendari eta gidoilari gasteiztarra da, eta gaur egungo zinema independentearen ahots originalenetakoa da. Zenbait genero nahasten dituen estiloa du, hala nola Thriller-a, zientzia fikzioa eta umore beltza.
Bere debuta Cabás (2012) filmari esker iritsi zen, aurrekontu txikiko filma, bere asmamenagatik atentzioa eman zuena. Berserker (2015) filmaren eskutik, zinema beltzean murgildu zen, zinema independenteko jaialdietan sariak ekarri zizkion jakin-mina eragiten duen istorio bereziaren eskutik.