Betiko Musika de siempre 2025

Bilbao 2025(e)ko urtarrilaren 25(e)tik 2025(e)ko apirilaren 5(e)ra
  • Betiko Musika de siempre 2025

Bilboko Udalak “Betiko Musika de siempre” programaren edizio berri bat hasiko du. Oraingo honetan, sarrera libreko eta helduei zuzendutako musika estilo desberdinetako sei kontzertu antolatuko ditu. Emanaldi guztiak Otxarkoaga auzoko Udaltegian egingo dira, larunbat ezberdinetan 19:00etatik aurrera, urtarrilaren 25etik apirilaren 5era.

"Betiko Musika de siempre" urtarrilaren 25ean hasiko da, larunbata, InBiGu Gipsy Jazz taldearen emanaldiarekin eta apirilaren 5ean amaituko da, larunbata, Juanjo Navas kantari bilbotarrak eskainitako "Txaleo" ikuskizunarekin.

BETIKO MUSIKA 2025 PROGRAMA

• Larunbata, urtarrilak 25, 19:00etan. Otxarkoaga Udaltegia.
INBIGU GIPSY JAZZ

InBiGu Gipsy Jazz 2019an sortutako taldea da eta jazz kantu klasikoak eta rock eta euskal kantak nahasten dituen errepertorioa eskaintzen du. Beren kantuetan swinga eta hot jazza ijitoen sustraietan oinarritutako oinarri musikalarekin uztartzen dituzte.

• Larunbata, otsailak 8, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

EARTH SONG PROJECT. “POP REVOLUTION”

Proiektu musikal hau belaunaldien arteko emakume-koru batek osatzen du, 15 urtetik 70 urtera bitarteko ahotsekin, eskarmentu handiko musikari-banda batekin eta abeslari bakarlari batekin. Emanaldian Miley Cyrus, Rihanna, Dua Lipa edo Beyoncé bezalako pop abeslari arrakastatsuen bertsioak eskaintzen dituzte, harmonia paregabe eta ikusgarrien bidez interpretatuak.

• Larunbata, otsailak 22, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

TRAVESIA

Emanaldiak kultura ezberdinak, indigenak, afrikarrak eta espainiarrak elkartzea proposatzen du, kubako musika, musika brasildarra, karibekoa, kolonbiarra, mexikarra, venezuelarra eta argentinarra errepasatuz.

• Larunbata, martxoak 1, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

FOLK RIPPERS

Folk musikako bada honek, jatorri ezberdinetako lau musikaz osatua, Euskal Herriko zein Irlanda, Eskozia, Errumania eta Greziako kantu tradizionalak uztartzen ditu, hizkuntza ezberdinetan abestuz. Kontzertu alaia, jendearen parte-hartzearekin.

• Larunbata, martxoak 22, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

JAZZ TA BIEN (JTB)

Euskadin sortutako jazz talde hau sei musikarik osatzen dute eta jazzeko standerren zerrenda zabala interpretatzen dute, baita konposizio propioren bat ere. Bere errepertorioan lekua dago "swing" estiloko eta erritmo azkarreko kantuetarako, baita balada oroigarri eta oso ezagunetarako ere, kantu melodiko propio batez gain.

• Larunbata, apirilak 5, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

JUANJO NAVAS. “TXALEO”

Juanjo Navas Andaluziako sustraiak dituen kantari bilbotarra da eta bere eraginak nahasten ditu ikuskizun honetan. Flamenkoaren hainbat diziplina sartzen dira, hala nola, kantua, gitarra, perkusioa eta dantza. Horrez gain, euskal kantak ere biltzen dira, hala nola "Sagarra jo", tanguilloek flamenkora eramana, edo "Lagun Kantua", Blas de Otero poeta bilbotarraren omenez.

"Betiko Musika de siempre" Bilboko auzoetan zuzeneko musika zabaltzea eta bizitza kulturala animatzea bilatzen duen programa da, 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren helburuen barruan kokatuz.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 25(e)tik 2025(e)ko apirilaren 5(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaOtxarkoagako Udaltegia
    Pau Casals Etorbidea, 19
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaLibrea
  • Ikusi agenda Otxarkoagako Udaltegia, Bilbao

Non