2025eko DanZ. Dantza-Espazioa jaialdiaren barne.
IKUSIZKO ARTEEN ETA DANTZA GARAIKIDEKO IKUSKIZUNA LEHEN HAURTZARORAKO
PANICMAP, LAURA VALERO & JOAN BALLESTER
Closka esperientzia eszeniko bat da, umetxoak eta helduak gogoetan murgiltzeko, dela edertasunari buruz, dela unibertsoko gure txokoan bizitzeko ardurari buruz.
Bidaia hunkigarri eta liluragarri baten bitartez, Ka eta Clos pertsonaiek Closkaren istorioa azalduko dute, hots, zalantzaz beteriko eginkizun arriskutsu batean sarturik dabilen dortoka, etxera itzultzeko bidea aurkitu nahian.