Lidia Sierrak eta Ines Morenok osatuta, Dúo Nacedo-k biolinerako eta biolarako konposizioen errepertorioa dakarkigu. Formazio minimalista honek moldaketa eta transkripzio azpimarragarriak ditu, eta errezitaldi ahaztezina eskainiko digute Couperinetik Garth Knoxeraino, bikotearentzako idazkeraren obra gailenetatik pasatuz, Mozart K.423 edo Martinuren madrigalak kasu.