"Itzulera"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Urtarrilak 25
  • "Itzulera"

Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024ean Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia
  • Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar
  • Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
  • Idazketa: Dejabu konpainia, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin
  • Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar
  • Musika: Ander Fernandez
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argi diseinua: Andoni Mendizabal
  • Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote
  • Eszenografia: Dejabu konpainia
  • Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum
  • Ekoizpena: Dejabu konpainia
  • Banaketa: Artedrama

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non