Ikastaroaren zati honetan, erronka bat luzatuko da: ikusten ez dena marraztea! Izan ere, marrazkiari esker, ikusgai bihurtu dezakegu oraindik irudirik ez duen zerbait.
Marrazki-mota ezberdinak aztertuko ditugu, baita artistek nola marrazten duten eta zertarako marrazten duten ere. Bigarren hiruhileko honetan, itzalak, argiak edo soinuak marrazteko jolasetan parte hartuko dugu, eta ikuspuntuekin esperimentuko dugu. Hainbat teknika erabiltzen ikasiko dugu, hala nola ikatz-ziria, argizari-arkatzak edo Txinako tinta, eta euskarri ugarirekin esperimentatuko dugu.
Ikastaroa hurrenez hurreneko tailer gisa planteatuta dago, eta saioetan, metodoak eta kontzeptuak ikasteaz gain, partaideek eginaren eginez gozatuko dute arteaz. Horrek artelanei begiratzeko beste modu bat eskainiko die, aktiboagoa eta hurbilagoa.
Espazioa irudikatzeko modu desberdinak ikasiko ditugu, eta bertan zer leku dugun pentsatuko dugu.
Nolakoa imajinatzen duzu margolan baten mugetatik gaindi dagoena?
Itzalen efektuak ezagutuko ditugu eta argi-iluna irudikatzen ikasiko dugu bolumen-sentsazioa sortzeko. Siluetak eta itzalak gure lagun izango dira.
Keinuaren eta trazuaren aukerak aztertuko ditugu entzuten ditugun soinuei jarraituz.
Ustekabeko irudi harrigarriak lortuko ditugu hainbat marrazketa-prozedurarekin esperimentatuz: zuriaren gainean zuriz marraztea, tinta isuriz marrazkiak sortzea eta abar.
Nola islatu argia marrazkiaren paperean? Nola irudikatu distira? Argiak eta itzalak ezinbestekoak dira bolumen- eta sakonera-sentsazioa lortzeko. Eman diezaiegun bizia gure marrazkiei!
Saioaren gidariak: Raúl Domínguez Pazo eta Mónica Martínez
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da