Gezurra existitzen ez den mundu batean, ezta kontzeptu gisa ere, non denek egia esaten duten ondorioetan pentsatu gabe, Mark Bellison (Ricky Gervais) galtzaile petoak gezurra esateko gaitasuna garatzen du, ustekabean, eta laster konturatzen da zintzotasun faltak abantaila handiak dituela. Gizarte mota horretan, Markek ez du arazorik aurrera egiteko eta dirutza egiteko mundu guztiak sinesten dituen istorioak asmatzen.
Fitxa teknikoa: