Tantaz tanta Kontakizun Lehiaketa 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2025(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • Tantaz tanta Kontakizun Lehiaketa 2025

Lehiaketa honetan pertsona guztiek parte har dezakete, adina, nazionalitatea eta bizilekua edozein izanik ere.

Kontakizun laburren gaiak Emakumeak eta Ura izateko Giza Eskubidea izan behar du, baliabide horren Emakume Defendatzaileengan azpimarra jarrita.

Emakumeak funtsezko protagonista dira ura eta saneamendua izateko eskubidean aurrerapausoak
bultzatzeko eta, aldi berean, baliabide horren gabeziagatik kaltetuenak dira. NBEren 2030 Agendaren 6. helburuak pertsona guztiek ura eta saneamendua izatea eta horren kudeaketa jasangarria bermatzea bilatzen du. «Ur garbirik gabeko etxeen % 80an emakumezko heldu eta haurrak ura biltzeko ardura dutela» eta «ur eta saneamendu gabeziak osasun-, hezkuntza- eta lan-aukera gutxiago izatea eragiten duela» salatzen du helburuak.

Ura etxetik at baino ez dagoenean, ura biltzeko lanek denbora luzea eskatzen dute. Horrek neskei eskolara
joateko mugak jartzen dizkie, eta baita goi-mailako hezkuntzarako eta etorkizuneko aukera profesionaletarako. Etxeetako saneamendu gabeziak sexu-indarkeria arriskuko egoeran jartzen ditu emakumeak, leku aldenduak bilatu behar dituztelako eginkariak egiteko. Era berean, erditzean emakumeek
bizirauteko arazo gehiago pairatzea eragiten du.

Emakumeek ura intentsiboki erabiltzen duten sektoreetan lan egiten dute, hala nola nekazaritzan eta
elikagaien ekoizpenean, eta ur-bilketan zein iturri hidrikoen kontserbazioan eginkizun nagusia dute. Baina
errealitate hori ez da egokitzen baliabidearen inguruko erabakiak hartzeko duten rol eskasarekin. Uraren
gobernantzan emakumeak integratzea oraindik ere lortzeke dagoen erronka da.

Gaur egun, emakumeak protagonista dira baliabide naturalen defentsan, hala nola ura. Toki askotan,
enpresa handien interesen aurrean funtsezko baliabide horren alde borrokatzeagatik ekintzaileek haien
bizitza arriskuan jartzen dute. Emakumeentzako borroka are arriskutsuagoa da: enpresen eta instituzioen
mehatxuei, eta, sarritan, komunitate- eta familia-inguruko diskriminazioari aurre egin behar diete. Horregatik, haien lana ikusgarri egitea emakumeak babestea da.

Aurkeztutako kontakizunak ezin izango dira aurretik sarituak izan, gaztelaniaz edota euskaraz idatzita egon daitezke, eta originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Formatua librea izango da.

Originalen luzera 2 orrikoa izango da gehienez, alde bakarrera, DIN A-4 tamainan, orrialde bakoitza 25 eta
30 lerro artekoa, Arial tipografian, 12 tamainakoa eta 1,5eko lerroartekoa. Lan bakarra aurkez daiteke egile
bakoitzeko.

Lanak bi bidetatik aurkeztu ahal izango dira (bietako bat aukeran):

  • Posta arrunta. Aurkeztutako lanak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, egilearen izenik eta sinadurarik gabe, izenburuarekin eta izengoitiarekin. Barruan beste gutun bat sartuko da, izengoitia eta obraren izenburua jasoko dituena. Barruan egilearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono- zenbakia egongo dira. Posta arruntez (bidaltzailea adierazi gabe) honako helbide honetara bidaliko da: medicusmundi Araba, Los Isunza kalea 9, 1. esk., 01002 Vitoria-Gasteiz. Helbide honetan ere entregatu ahalko da (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara).
  • Bide elektronikoa. Lanak alava@medicusmundi.es helbidera bidali beharko dira, izen-abizenak adierazi gabe. Kontaketa saritua izango balitz, datuak bide horretatik bertatik eskatuko lirateke.

Lanak aurkezteko epea: 2025eko urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra bitartean. Geroago iritsitakoak onartuko dira betiere zigilu-markan edo ziurtagiriaren zigiluan data hori edo lehenagokoa agertzen bada.

Epaimahaiak 2025eko martxoaren 15ean emango die epaia kontakizun irabazleen egileei. medicusmundi Arabaren eta Alboanen sare sozialetan eta webguneetan argitaratuko da. Sariak Uraren Mundu Eguneko ospakizun-ekitaldian emango dira, 2025eko martxoaren 22an, Vitoria-Gasteizen.

medicusmundi Arabak eta Alboanek beregain hartzen dute aurkeztutako lanen benetakotasuna bermatzeko egokitzat jotzen dituzten neurriak hartzeko ahalmena.

Sarien zenbatekoa honako hau izango da:

  1. saria, 400 €
  2. saria, 200 €
  3. saria, 100 €

Balorazio-irizpideak:

  • Obren kalitate artistikoa eta teknikoa.
  • Kontakizuna proposatutako gaiaren inguruko Hegoalde globaleko errealitateekin lotzea.
  • Proposatutako gaia jarraitzen ez dituzten kontakizunak ez dira baloratuko: Emakumeak eta Ura izateko Giza Eskubidea, baliabide horren Emakume Defendatzaileengan azpimarra jarrita.

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2025(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non