Hitzaldi honetan Gipuzkoa eta gipuzkoarren jatorriaren inguruan eraikitako mitoak izango ditugu aztergai, hala nola Tubalismoa, Eusko iberismoa edo Eusko kantabrismoa. Teoria hauek gipuzkoarren odol garbitasuna eta noblezia azaltzeko erabili ziren, Antzinako Erregimeneko gizarte eta politika gipuzkoarraren funtsezko oinarrietako bat.