2026ko LUMAfest! jaialdiaren edizioa martxan dago.
Helburua gazteen sorkuntza sustatzea da. Gure ekimena irakurleei zuzentzen zaie, baina baita sortzaileei ere, ideiak eta obrak sortzen dituenari eta adierazteko irrikaz dagoenari.
Parte-hartzeko:
ETORKIZUNA(K) (singularrean nahiz pluralean erabiltzeko aukera dago) hitza barne hartzen duen eta gehienez 240 karaktere dituen mikrokontakizuna idatzi behar da.
Instagramera edo X-era igo #lumafestibalamikros traola erabiliz eta @lumafestibala aipatuz.
Parte-hartze pribatuak ere onartuko dira, lanak info@lumafestibala.com helbidera korreoa bidaliz.
Jaialdira gonbidatutako egileek, finalisten artean, irabazleak aukeratuko dituzte: bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Modalitate bakoitzean bi adin-tarte ezarriko dira: 14-17 eta 18-21, eta egile bakoitzak sari bakar bat jasotzeko aukera izango du. Zure kontaketa laburra argitaratzerakoan, bidal iezaguzu mezu pribatu bat zein adin-tartetan sartzen zaren adieraziz. Irabazleek 180 euroko bonu bat jasoko dute, liburuak erosi ahal izateko.