OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua,material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Germain, bizitza kontenplatiboko erretiratua, 75 urterekin alargun dago bat-batean. Eta bakarrik egotearen ideiarik ere ez du izan, bere familiak eguneroko bizitzan eragin baino lehen. Bisitak eta dei etengabeak, planifikaziorik gabeko bazkari hitzartuak... Bere bizitza erloju suitzar bihurtzen da. Baina Germainen burua beste nonbait dago: emazteari emandako hitza betez, dantza garaikide baten sorkuntzaren bihotzera bultzatzen du bere burua.