Carlos Cánovas (Hellín, 1951) argazkilariak Apenas serietik eratorritako triptiko bat aurkezten du, Ukrainan guda hasi zenean asmatu zuena. Irudi horiek iluntasuna ikertzen dute, haren positibatzean eta esanahian, animalien eta gizakien artean dauden figura eskultorikoak erretratatzen dituztelako, eta gure amesgaiztoak gogorarazten dizkigutelako.
Otsailaren 7an (ostirala), 19:00etan, Carlos Cánovasek Argia, irudiak eta beldurrak hitzaldia emanen du udalaren liburutegian.