Nosferatu 2025: "The Love Light"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Urtarrilak 29
  • Nosferatu 2025: "The Love Light"

Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.

Angela itsasargiaren arduraduna da Italiako kostaldeko herri txiki batean. Bere bi anaiak gerrara joan dira, eta estuasunez dago haiek noiz bueltatuko zain, marinel estatubatuar bat eszenan sartu bitartean. Mary Pickfordek, garai hartako izar handiak, Frances Marion idazlea kontratatu zuen (gidoi onenaren bi Oscar sari irabazitakoa 1930ean eta 1932an, sari hori lortu zuen lehen emakumea) bere lehenengoetako paper dramatikoetakoa idatz zezan berarentzat. Marionen opera prima da hau zuzendaritzan. Beste bi film zuzendu zituen hogeiko hamarkadaren hasieran.

Fitxa teknikoa: 

  • AEB
  • Zuzendaritza: Frances Marion
  • Ekoizpena: Mary Pickford Company
  • Gidoia: Frances Marion
  • Argazkia: Henry Cronjager, Charles Rosher
  • Muntaketa: Stuart Heisler
  • Aktoreak: Mary Pickford, Evelyn Dumo, Raymond Bloomer, Fred Thomson, Albert Prisco

Hizkuntza: film mutua, gaztelaniazko azpitituluekin


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia-San Sebastián

Non