Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Bernat Garcés (pianoa), Mar Andino (saxo altua), Enara Egileta (saxo tenorra), Alex Davies (kontrabaxua), Sergi Campos (bateria)
Alma Seben taldearen errepertorioan Jazz garaikidea da nagusi. Bartzelonan Jazzeko hiru ikasle euskaldun elkartzetik sortutako proiektu honetan, boskote bat osatuta, hauxe dute helburu: Euskal Herrira itzultzean, egindako lana erakutsi ahal izatea; artistikoki eta profesionalki eboluzionatzea; esperimentatzea; kideak estatuko panorama profesionalean sartzea...