Iñurri proiektuan parte hartzen duen emakume bakoitzak ahots propioa du, eta, gure esperientziak batu eta partekatzean, minbiziak sortzen digun beldurra gainditzeko tresna bilakatzen ditugu ahotsak. Horrela, bertso-saioen bitartez, minbiziaren inguruko narratiba berri bat sortu nahi dugu, hitz berri horiek, poliki-poliki, emakume askorentzat baliagarri izan daitezen. Minbiziak gure bizitzara dakarren hori guztia integratzea da helburua, isiltasunak ez digulako ezer onik ekarri.
KONPAINIA: IÑURRI, minbiziaren aurkako elkartea
Jarduera hau Jabetze Feministarako Eskolaren programazioaren barne dago.