"Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan sortu da. Dantza flamenkoa eta bere musika txalapartarekin uztartzen ditu, Euskal Herrian tradizio handia duen antzinako instrumentua.
Pozaren pozez ttakuna, txalapartaren dantzatik kantarako takoneoak edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta erkametzak elkarrizketen joan-etorria eta ikuskizun honen sentimendua osatzen dute.Arima ikuskizunean, Berriketan taldearen ikuskizun berrian, txalapartaren edo buleria bidezko ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu; alaitasun bidezko takoneoez, euskarazko kantu batek lagundurik, eta gitarra eta kexu flamenkoez zortzikoen ondoan, lerro artean xuxurlatzen dutenak eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak."Fitxa artistikoa:
- Egilea: Berriketan
- Koreografia: Askoa Etxebarrieta Lasheras Leonor Leal
- Zuz. eszenikoa: Berriketan
- Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta, Miguel Linares
- Gitarra: Eider Elorza, Angél López de Toro
- Ahotsak: Adrian Larrañaga Perkusioa Askoa Etxebarrieta Lasheras
- Dantza: "La Pulga"