Bilbao Distrito Jazz 2025: egitaraua

Bilbao 2025(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2025(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • Bilbao Distrito Jazz 2025: egitaraua

Bilboko UdalakBJC- Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin lankidetzan, "Bilbao Distrito Jazz" programaren edizio berri bat antolatuko du urteko lehen hilabete hauetan. Oraingo honetan, kontzertu zikloa urtarrilaren 31n, ostirala, hasi eta martxoaren 7ra arte luzatuko da.

Programa honek hiriko auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, urtarrilaren 31tik martxoaren 7ra, eta 19:00etan hasiko dira. Emanaldietarako sarrerak www.bilbaokultura.eus webgunean eros daitezke bost euroren truke, eta sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko da salgai areto bakoitzean.

"Bilbao Distrito Jazz" Bilboko hainbat auzotako gune hauetan ospatuko da: J.C. Arriaga Kontserbatorioa, Bidebarrietako Liburutegia, Bertendona institutua eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegiak.

BILBAO DISTRITO JAZZ 2025 PROGRAMAZIOA

  • Urtarrilak 31, ostirala, 19:00etan. J.C. Arriaga kontserbatorioa. NEREA ARRIETA HIRUKOA.

Nerea Arrieta: pianoak eta ahotsa / Fran Serrano: kontrabaxua / Rakel Arbeloa: bateria.

Nerea Arrietak konposizio originalez eta jazzaren gai herrikoien moldaketez osatutako ahots errepertorioa proposatzen du piano hirukotearekin. Bere estiloan jazzaren azpigenero desberdinak uztartzen dira, hala nola hard bop, cool eta musika latinoaren fusioak. Nereak piano jazzeko goi-mailako ikasketak egin ditu, eta Holandako Royal Conservatory of the Hague-n jazz kantuko ikasketak egin ditu bigarren instrumentu gisa. Kontzertu honetan bertako musikari herrikoiak dira protagonista.

  • Otsailak 7, ostirala, 19:00etan. Begoñako Udaltegia. DAVID SANCHO. "Mind in Progress".

David Sancho: teklatuak eta konposizioak / Marta Mansilla: flauta / Amara Ríos: biolina / Jesús Caparrós: baxu elektrikoa / Borja Barrueta: bateria.

David Sancho piano-jotzaile eta konpositoreak "Mind in Progress" lan berria aurkeztuko du, talde batek lagunduta. Lan berri honetan harmoniaz uztartzen dira Jazzeko hirukote tradizionala, korronte garaikideen barruan; Jazz-rocka, 70eko hamarkadako rock sinfoniko-progresiboaren eraginekin; Jazz orkestratu eta sinfonikoarena; eta Jazza, hip hop erreferentziekin uztartua.

  • Otsailak 14, ostirala, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. XAVIER CASELLAS. "Vocalese Voyage".

Xavier Casellas: ahotsa / Jaume Vilaseca: teklatuak / Dani Pérez: gitarra/Matías Míguez: baxu elektrikoa / Robert Castelli: bateria.

Estatuko jazzaren bokalista handienetako bat den Xavier Casellasen azken lana; atzera begirako bidaia bat da, esperientzia musikal desberdinenetatik hasi eta jazzaren bidez istorioak kontatzeko gai den ahots propio baten bilaketa eta garapeneraino. Proposamen hau jazzaren tradizioan oinarritzen da obra eboluzionatu eta moderno bat aurkezteko.

  • Otsailak 21, ostirala, 19:00etan. Bidebarrietako liburutegia. MIKEL URRETAGOIENA HIRUKOA. "Denbora".

Xan Campos: pianoa / Dani Pozo: baxu elektrikoa / Mikel Urretagoiena: bateria.

Mikel Urretagoienak "Denbora" aurkeztuko du, konpositore eta moldatzaile gisa bere lehen bakarkako lana. Ordiziako bateria jotzaile honek goi mailako ikasketak egin zituen Musikenen eta ondoren Holandara joan zen Jazz Bateria Masterra egitera. New Yorken ere bost hilabete eman zituen mundu mailako musikariengandik ikasten. Ibilbide eta ezagutza musikal hori guztia bere lan berrian murgildu du.

  • Otsailaren 28an, ostirala, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. ADELE SAUROS QUARTET. "Your Special Loss".

Adele Sauros: saxo tenorra eta sopranoa / Toomas Keski-Säntti: teklatuak / Vesa Ojaniemi: kontrabaxua / Tuomas Timone: bateria.

Adele Sauros finlandiarra Europako jazz eszenako saxofoi-jotzaile, konpositore eta lider aktiboenetako bat da. Lehen mailako jazz talde eta proiektu ugaritan parte hartzen du, hala nola Katu Kaiku, Superposition, JAF Trio eta Jonathan Bäckström Quartet; horiekin Europa osoan aritzen da. Artista honek sari ugari jaso ditu, eta 2021ean Urteko Jazz Disko Onenaren Emma Saria jaso zuen Olavi Louhivuori bateria-jotzailearen Superposition bandarekin.

  • Martxoak 7, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua. MIKKEL PLOUG TRÍO.

Mikkel Ploug: gitarra / Jeppe Skovbakke: kontrabaxua / Martin Andersen: bateria.

Mikkel Ploug gitarrista daniarra gitarra garaikidearen nazioarteko artista handienetako bat da. "Alleviation" lanak 2 milioi erreprodukzio baino gehiago ditu Spotifyn, eta "Faroe" albuma (2018) "Jazz instrumentaleko album onena" izateko hautagaia izan zen. Besteak beste, Mark Turner, Loren Stillman, Bill McHenry eta Joachim Badenhorst musikariekin egin du lan lider eta laguntzaile gisa.

"Bilbao Distrito Jazz" jada programa sendoa da eta jazzaren musikarako eta, oro har, zuzeneko musikarako zaletasuna sustatzea du helburu, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintzan txertatuz.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2025(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbao
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Bilbao

Non