Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Damien Briard (gitarra), Arnaud Estor (gitarra), Jean Clermont (klarinetea), Django Ward (kontrabaxua, ahotsa)
Biper Swing 2010ean sortu zen Souraïden, swinga frantses estilora -honen sortzaile Django Reinhardt inspiraziotzat hartuta- partekatu eta ezagutzera emateko irrikan zeuden bi gitarristaren ekimenez.
2014an Briardek bigarren gitarra -Estor- sartu zuen taldean. Elkarrekin ehun pieza inguruko errepertorioa lantzen eta Frantziako hego-mendebaldean zehar interpretatzen arituak, 2019az geroztik kontrabaxua eta klarinetea -Ward eta Clermont- gehitu zaizkie. Bi musikari berri horiekin “Hot Club” frantsesaren espirituan sakondu, Jazzaren estandarrak berrinterpretatu eta konposatzeari ekin dio taldeak.