Bidaia bat. Protagonistaren bizitzan zeharreko bidaia, baita bere osaba gayaren bizitzan zeharrekoa ere. Istorio bat beste istorio baten barruan. Gay izateagatik, kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa.. Iraganeko bi errealitateren kontakizuna. Hitlerren Europa, Francoren Espainia.
Duela urte batzuk Barro rojo ikusi genuen, gaztelaniaz, Egile Berririk Onenaren kategorian Max Sarietarako hautagaia izendatu zutena. Gainera, pieza horrek Indifest 2016 jaialdiko Ikuskizunik Onenaren saria lortu zuen eta baita Urrezko Hiruki Saria 2016 (Ehgam).