MARÍA JOSÉ LLERGO: "Ultrabelleza"

Ermua 2025(e)ko Urtarrilak 31
  • MARÍA JOSÉ LLERGO: "Ultrabelleza"

María José Llergok Ultrabelleza biraren bigarren zatia aurkeztuko du. Ikuskizuna kontzertu soil batetik harago doan esperientzia multisentsorial bat da. Emanaldi bakoitza bidaia bat da, musika, ikusizkoak, argiztapena eta emozioak uztartzen dituena; horrela, artista eta entzuleak konektatzen dituen giro inguratzailea sortzen du.

Ultrabellezak gorazarre egiten die nork bere burua gainditzeari eta ahalduntzeari, eta Llergok espazio seguru eta atsegin batean murgiltzera animatzen ditu entzuleak. Ibilbide honetan, ahots sendo eta hunkigarridun artistak esentzia flamenkoa eta influentzia garaikideak fusionatzen ditu; horrela, emanaldi bakoitza esperientzia eraldatzaile bat da, eta, abesti berriez gain, bere abesti enblematikoenak ere entzun daitezke.

María José Llergo Sánchez (ahotsa), Carlos Sosa Zambrano (bateria), Julio Martín Macías (teklatuak)

 

ermua.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 31
  • Ordutegia20:30
  • LekuaErmua Antzokia
    Goienkale 10
    Ermua
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Ermua Antzokia, Ermua

Non