SKABIDEAN: "Hau Errepikezina Izan Da"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Urtarrilak 31
  • SKABIDEAN: "Hau Errepikezina Izan Da"

Skabidean taldearen estudioko 5. lan luzea da “Hau Errepikaezina Izan Da”.

Taldea urte hasieratik egon da lanean proiektu honetan. 17 abestiz osatutako disko honek hainbat estilotako kantak biltzen ditu, beti ere, ska-reggaea ardatz nagusia izanda. Soinuaz aparte, hizkiek garrantzia hartu dute lan honetan, letra asko oso pertsonalak baitira, nostalgia puntu bat adieraziz. Garate Studiosen grabatuta dago Kaki Arkarazoren gidaritzapean, bere semea den Martxel Arkarazoren laguntzarekin, berak egin baitu masterra.
Autogestioaren apostuarekin jarraituz, diskoa guztiz autoekoitzi du taldeak: bai diskoarekin batera doazen bideoklipen zuzendaritza eta gidoiak baita diseinuak ere. 

Kontzertuetan CDa egongo da salgai, non diseinuan hainbat artista ezberdinek parte hartu duten, bakoitzak abesti baten ilustrazioa eginez.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 31
  • Ordutegia21:00
  • LekuaJimmy Jazz Aretoa
    Coronación, 4
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa12 / 15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Jimmy Jazz Aretoa, Vitoria-Gasteiz

Non