AS04 & MORA + AUZOKO ETA ZIZTADA

Hondarribia 2025(e)ko Otsailak 1
  • AS04 & MORA + AUZOKO ETA ZIZTADA

AS04 & MORA

Uwaprods, Bho eta Mora-k Irunen sortutako Hip-Hop taldea. Urriaren lehenan (2024) "BIZATIBI" diskoa kaleratu ondoren, hiruak elkarrekin (Bho eta Mora abeslari bezala eta Uwaprods Dj moduan) eszenatokietara salto egin dute, hori bera hainbat lekutan aurkeztuz.
 
Morak bere aldetik "M.O.R.A" diskoa kaleratu zuen 2022an, eta urte berdinean Uwaprodsek "1999" albuma kaleratu zuen ekoizle bezala. Orain, hiruak elkarrekin, kontzertu dinamiko batekin datozte 2025ean.
 

AUZOKO ETA ZIZTADA

Auzoko (Zoroen Kluba taldeko abeslaria) eta Ziztada (Ziztada & Rlantz eta Amooma bandako abeslaria) Bilboko bi gazte ditugu. Urteetan zehar proiektu askotan ibili dira lanean, eta oraingoan, elkarrekin egindako lehenengo proiektua aurkeztera doaz. Horrela, neguan zehar, 6 abestiz osatutako "Plazerren Dantza" diskoa aurkezteko kontzertuak burutuko dituzte, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Hondarribian eta Iruñean.
 
Diska honetan, reggaetoiarekin eta autotunearekin jolasten ibili dira. Hainbat kolaborazio hartu dituzte baitan eta instrumentalen atzean Pab Carrillo eta Saimmendi izango ditugu, gaur egungo soinuen zaindari eta ekoizle.
 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 1
  • Ordutegia22:00
  • LekuaPsilocybenea
    Amutalde, 12
    Hondarribia
    Web
  • Zenbatekoa5 / 7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Psilocybenea, Hondarribia

Non