"Books Alive! True Self"

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 1(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • "Books Alive! True Self"

  • Oharra: jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat.

Jarduera honetan, itxura engainagarriak aztertzeaz gain, barne-bidaia batean murgilduko gara, gure benetako izaerarekin konektatzeko.

Hasteko, printzesa eta printze berezien mundu batean murgilduko gara, oso ohikoak ez diren pertsonalitateak dituzten protagonistekin. Zinezko izakiak dira, libreak, nor diren eta zerk liluratzen dituen dakitenak. Parte-hartzaile bakoitzak nahi dituen koloreak eta formak hautatu ahal izango ditu diseinu bakar bat sortzeko; arropak, gorputz-atalak eta esentzia pertsonala adierazten duten mezuak ere aukeratu ahal izango dira. Justin Bieberren gorputza irudikatzen duten zurezko eskulturak (Paul Pfeiffer artistaren obra) inspirazio-gisa erabil ditzakegu.

Benetan garena irudikatuko dugu, kanpoko bilgarrietatik haratago. Jarduera honen helburua da gure benetako esentziarekin konektatzen laguntzea, gure barne izaeraren irudikapen bat sortuz.

Datak: 

  • Otsailak 1 eta 15, larunbatak
  • Otsailak 2, 16 eta 23, igandeak

Saioaren gidaria: Catalina Martinez-Moro
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 minutu
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 1(e)tik 2025(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • Ordutegia11:30
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non