"Ikusi eta Ikasi" 2025

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 1(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • "Ikusi eta Ikasi" 2025

Bilboko Udalak "Ikusi eta Ikasiprogramaren beste edizio bat jarri du abian. Udal programa honek 22 urte bete ditu familia giroko aisialdia euskaraz proposatuz hiriko barruti guztietan. Edizio berri honetan, "Makusi" eta bere familia, motxila hartuta, Pagasarrira joan dira.    Ibilaldian, abentura hunkigarriak biziko dituzte, Bilbo are euskaldunagoa izan dadin ingurunea zainduz.

"Ikusi eta Ikasi" programak 64 jarduera izango ditu 2 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek saio espezifikoak izango dituzte, adin-tarte horrentzat berariaz asmatuak. Edozein jardueratan parte hartzekowww.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena. Interesdunek urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea dute horretarako.

"Ikusi eta Ikasi" programak otsailetik maiatzera bitarteko hilabeteak hartuko ditu, 3 tartetan:

  • "Altzoan", jolas-saioak eta eskulanak 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, gurasoekin batera.
  • "Familian", sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat.
  • "Lagunartean", jolasteko tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, lagunekin.

Jarduerak eta ikuskizunak ere eskainiko dira barruti-zentroetan (Euskal Mitologia, Mugi zaitez disko-festa, “Atxis” eta “Txanpon baten truke”, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoekin). 

XXII. edizio honetan, "Makusi" eta bere familia Pagasarrira joan dira.   Gai horrekin, Udalak natura zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; horregatik, mendiak erabateko protagonismoa hartzen du.  Izan ere, helburua da "euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta hizkuntza esperientzia positiboekin lotzea haurtzarotik", azpimarratu du Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak.

 
Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko otsailaren 1(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • LekuaBarrutietako udaltegiak
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilbao

Non