Bartzelonan jaioa, Mayte Martín artista-leinu oso berezibateko kidea da, alegia, bizitzeko bi urtean behin diskoren bat atera beharrik ez duten -ezta nahi ere- artista-leinu bitxi horretako, ez eta publikoaren oroimenean leku batizan beharrik ere. Gaur egungo cantaoreen artean ospehandieneko bat da. Bere alde esan behar da kritikaren errekonozimendua, zaleen oniritzia eta sari sorta eder bat batzea lortu duela. Alabaina, errekonozimendurik zabalena publikoaren eskutik datorkio, zeinek biziki maite baitu Martínen kantatzeko molde preziosistaeta barea, ñabarduraz betea. Hitz hauek Mayte Martín ekartzen digute gogora, edozein alderditan ari delarikere: dotorezia, soiltasuna, fintasuna, birtuosismoa,hunkitzeko gaitasuna, zintzotasun artistikoa...
Artistak: Maite Martín, José Gálvez