Hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic-a, baizik eta Espainian ezinbestekoa izan zen bigarren mailako pertsonaietako baten eskutik oinez ibilita honaino nola iritsi garen ulertzeko saiakera.
Frankismoaren kontra egiten duen satira. Eszenaratzeak jolas korala eskaintzen du, eta bertan antzezle guztiek elkarri txanda ematen diote Fragarena egiteko, haurtzarotik hil zen arte. Hiru zatitan planteatuta dago muntaia, eta Espainiaren duela gutxiko historia eta bilakaera politikoa jasotzen du.
ButacaZerok gaurkotasunarekin hitz egiten duen antzerkia proposatzen du, begirada kritiko eta ironiko batetik. ‘Iribarne’ lanarekin, publikoa proiektuaren fase guztietan barne hartzen duen sormenezko kudeaketa-eredu berri baten alde egiten du, ikus-entzuleak sortze-prozesuan parte hartzera gonbidatuta.
Iraupena: 180’
Fitxa artistikoa: