Inspira Gazteak Sarien edizio berria martxan da eta Kutxa Fundazioa jada hasi da Gipuzkoan inpaktu positibo baten alde mugitzen diren gazteak bilatzen.
Inspira Gazteak Sarien helburu nagusia Gipuzkoarekiko konpromisoa duten talentudun gazteak nabarmentzea da, euren lana balioan jarriz. Hala, beste gazteentzat erreferente izan daitezkeen pertsonak lehen lerrora ekarriz eta beraien egitekoarekin jarraitzeko aukera berriak eskainiz.
Deialdia otsailaren 3tik martxoaren 23 arte egongo da zabalik.
Inspira Gazteak Sarien bitartez 20-30 urte bitarteko 5 gazte sarituko ditu Kutxa Fundazioak, bakoitzari 15.000 €ko saria emanez. Ezagutza gehiago duen Gipuzkoa baten alde, bai eta sortzaileagoa, justuagoa eta iraunkorragoa sustatzeko bidean lanean diharduten gazteak izan daitezke hautagai.
Askotariko konpromiso ibilbideak aintzat hartuko ditu Kutxa Fundazioak irabazleen aukeraketa burutzeko. Besteak beste, ondorengoak nabarmenduz:
Proposamenak jaso ostean, lehen aukeraketa prozesua abian jarriko da guztien artean 15 gazte aukeratzeko. Lehen 15 hautagai horietatik Kutxa Fundazioak eratutako epai-mahaiak erabakiko du nortzuk izango diren aurtengo Inspira Gazteak Sarien irabazleak eta ekainaren 26an egingo den ekitaldian iragarriko dira.
Epai-mahaia honako profesionalek osatzen dute: Aizpea Goenaga (lehendakaria), Felix Arrieta (epaimahaikide), Aitziber Sarobe (epaimahaikide), Blanca Zaragüeta (epaimahaikide) eta Ion Irurtzun (epaimahaikide).