Pasaiako Udal Euskaltegiak Kultur Astea 2025

Pasaia 2025(e)ko otsailaren 3(e)tik 2025(e)ko otsailaren 7(e)ra
  • Pasaiako Udal Euskaltegiak Kultur Astea 2025

Pasaiako Udal Euskaltegiak XXXI. Kultur Astea antolatu du otsailaren 3tik 7ra bitartean, parte hartu nahi duten pasaitar guztientzat. 

Hainbat ekitaldi antolatu dira, esaterako:

  • Otsailaren 4an, 09:30ean eta 5ean arratsaldeko 17:00etan, Irati Jimenezekin NORA EZ DAKIZUN HORI liburuari buruzko solasaldiak izango dira Xabier Etxanizen gidaritzapean. 
  • Otsailaren 5ean, 09:30ean Idoia Torregaraik gidatuko duen mikroipuin-tailerra izango da.
  • Otsailaren 6an, 9:45ean EUSKAL DANTZEN tailerra Axuri Beltza Kultur elkartearen eskutik. 

Horiez gain, urtero bezala, hilaren 4an, asteartea, 19:00etan, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Musika eskola Santa Agedako koplak abestera aterako dira, ikasle, txistulari, trikitilari, Illunbe abesbatza eta bertan parte hartzera animatzen den pasaitar ororekin batera. 

Gudarien enparantzan bilduko dira eta Trintxerpeko kaleak zeharkatuko dituzte Maider Arregi eta Uxue Alkorta bertsolarien laguntzaz. Behin ibilbidea amaituta, luntxa eskainiko da Alkateordetzan.

pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 3(e)tik 2025(e)ko otsailaren 7(e)ra
  • LekuaPasaia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pasaia

Non