Bertsoaroa 2025: egitaraua

Pamplona/Iruña 2025(e)ko otsailaren 4(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Bertsoaroa 2025: egitaraua
  • Bertsoaroa 2025: egitaraua

Hogeita hamalaugarren Bertsoaroa eginen dute aurten, eta sei ekitaldi aurreikusi dira, bertsolaritzak Iruñean duen indarraren erakusgarri. Programaren barruan sei jarduera antolatu dituzte otsailaren 4tik 27ra bitartean. Gazteek eta beteranoek elkar hartuko dute hiru bertso-jaialditan, historiari tarte bat eskainiko diote, haurrendako lantegi bat eginen dute, eta bertso-afari batekin amaituko dute zikloa.

Jarduera guztiak doan dira, zikloa amaitzeko eginen duten bertso-afaria izan ezik, eta ez da izenik eman beharko, salbu eta haurrendako bertso-lantegian. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatu dute programa.

EGITARAUA:

Gazteen bertso saioa "Bertso trama"

  • Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga, Kattin Madariaga (Gai-jartzailea: Iratxe Legarra)
  • Otsailak 4, astertea 19:00etan, Kondestable Civivoxeko patioan
  • Sarrera librea lekua bete arte

I. Bertso Jaialdia

  • Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Maialen Lujanbio (Gai-jartzailea: Ander Aramburu)
  • Otsailak 6, osteguna, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
  • *18.30etan 2024eko Bertsopaper Lehiaketako sari banaketarako ekitaldia eginen da.

"Iruñeko historia bertsotan" Bertso saio historikoa

  • Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina (Historialaria: Joseba Asiron, Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea)
  • Otsailak 13, osteguna, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan

II. Bertso Jaialdia

  • Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia (Gai-jartzailea: Maialen Belarra)
  • Otsailak 20, osteguna, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan

"Bertso jasa, bat-bateko jolasa" – Haurrentzako bertso tailerra

  • Bittori Elizalde eta Endika Legarra
  • Otsailak 21, ostirala, 17.00eran, Iturramako Civivoxen
  • 8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa da, otsailaren 19ra arte, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan.

Bertsoafaria

  • Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Xabat Illarregi (Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo)
  • Otsailak 27, osteguna, 20.30etan, Geltokin.
  • Sarrerak 32 eurotan salgai www.geltoki.red atarian

Nafarroako Antzerki Eskolako (otsailaren 6, 13 eta 20an) emanaldiek sarrera librea izango dute lekua bete arte.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko otsailaren 4(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan (bertso afaria izan ezik)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non