Nosferatu 2025: "Sol y sombra (La española)" + "Das blaue Licht"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 5
  • Nosferatu 2025: "Sol y sombra (La española)" + "Das blaue Licht"
    "Das blaue Licht" (1932)

Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.

  • Sol y sombra (La española) (Soleil et ombre, 1922)

Poeta, dantzaria, aktorea eta zinemagilea zen Jeanne Roques, izengoitiz Musidora. Mugimendu surrealistaren musa izan zen Louis Feuilladeren Les Vampires (1915) serialean egindako lanari esker, eta hogeiko hamarkadaren hasieran hiru film sailkaezin filmatu zituen Espainian: karlistadetan girotutako film belikoa (Euskadin filmatutako lehen film luzeetako bat), Pour Don Carlos (1921), Jaime de Lasuének batera zuzendua; urtebete geroago (baita Lasuénekin ere) melodrama hau, amodiozko triangelu bat kontatzen duena toreatzaile baten (Musidoraren orduko bikotekideak antzeztua, Antonio Cañero burtzikari kordobarrak), ostatu bateko zerbitzariaren eta atzerritar misteriotsu baten artean (biak Musidorak berak antzeztuak); eta, azkenik, zezenketari buruzko La tierra de los toros (1924) dokumental ezohikoa.

Fitxa teknikoa:

  • Espainia-Frantzia
  • Zuzendaritza: Musidora, Jaime de Lasuén
  • Ekoizpena: Les Films Musidora
  • Gidoia: Musidora, María Star
  • Argazkia: Frank Danian
  • Aktoreak: Musidora, Antonio Cañero, Paul Vermoyal, Simone Cynthia, Miguel Sánchez
  • Iraupena: 40 min.

(film mutua / intertituluak: euskara, frantsesa)

  • Das blaue Licht (1932)

Junta gaztea bakartuta bizi den mendi batean. Gailurrean, argi urdin batek distira egiten du ilargi beteko gauetan. Inguruko herrietako gazte batzuk hil dira argira iritsi nahian, baina Juntak bakarrik lortu du hori; hargatik, bertako biztanleek sorgintzat hartu eta saihestu egiten dute. Arnold Fancken mendiko film ezagunetan aktore gisa ospea lortu ondoren, Leni Riefenstahlek maitasunari eta mendiari buruz Dolomitetan filmatutako istorio honekin egin zuen debuta zuzendaritzan.

Fitxa teknikoa:

  • Alemania
  • Zuzendaritza: Leni Riefenstahl, Béla Balázs
  • Ekoizpena: Leni Riefenstahl, Harry Sokal
  • Gidoia: Leni Riefenstahl, Béla Balázs eta Carl Mayer, Gustav Renkerren eleberrian oinarriturik. Argazkia: Hans Schneeberger
  • Musika: Giuseppe Becce
  • Muntaketa: Leni Riefenstahl, Erna Peters
  • Aktoreak: Leni Riefenstahl, Mathias Wiemann, Beni Führer, Max Holzboer, Martha Mair
  • Iraupena: 70 min.

Hizkuntza: alemana, italiera, euskarazko azpitituluekin


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Otsailak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia-San Sebastián

Non