Erakusketa: "12 CM" (Hendaia)

Hendaia 2025(e)ko otsailaren 5(e)tik 2025(e)ko otsailaren 22(e)ra
  • Erakusketa: "12 CM" (Hendaia)

12 CM erakusketaren 29. edizioa egingo da datozen asteetan. “Aurten ilusio bereziz iragartzen dugu erakusketa, partaide kopuruaren errekorra gainditu baita edizio honetan”, poztu da Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotzia. Guztira 307 lagunek eman dute izena.

Hala, abenduaren 13tik urtarrilaren 19ra Pasai San Pedroko Udal Aretoan formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai aurten ere. Inaugurazioa abenduaren 13an izango da, 19:00etan.

“Iaz bezala, aniztasuna izango da edizioaren ezaugarririk nagusiena, izan ere, arte-diziplina eta teknika ugaritako lan bikainak jaso dira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa... Ziur gaude edizio honetan ere ikusle guztiek asko gozatuko dutela” azaldu du Brionek.

Aurtengo kartela Myn Hiuk Na artistak egin du.

Erakusketa Pasai San Pedron izango dugu ikusgai 2024ko abenduaren 13tik 2025eko urtarrilaren 19a arte. 

Ordutegia honako hau izango da: asteartetik larunbatera, 18:00-21:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00–14:00. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Iaz bezala, segidan, erakusketa Hendaian ikusteko aukera izango dugu, otsailaren 5etik 22ra (Mendizola aretoan).

Apirilean Arguedasen izango da, 5etik 20ra (La Capilla aretoan).

pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 5(e)tik 2025(e)ko otsailaren 22(e)ra
  • LekuaMendizola
    Hendaia
  • Ikusi agenda Hendaia

Non