Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek, auzora atera nahi izan dute herritarrei erakusteko Kontserbatorioaren barruan egiten den lana, askorentzat ezezaguna den eraikina.
Otsailaren 5ean, haize-metal seikote baten entzunaldi pedagogiko labur bat izango dugu Pilarreko GEan arratsaldeko 18:30etan. Pablo Martinezen zuzendaritzapean ikasleek osatutako seikoteak saio pedagogiko bat egingo du, ikustera hurbildu nahi duen orori irekia.