Zine Kluba Santurtzi: "El monje y el rifle" (Pawo Choyning Dorji)

Santurtzi 2025(e)ko Otsailak 6
  • Zine Kluba Santurtzi: "El monje y el rifle" (Pawo Choyning Dorji)
  • Zine Kluba Santurtzi: "El monje y el rifle" (Pawo Choyning Dorji)

2006, Butango erresuma demokraziarako bidean dago. Hauteskundeen atarian gobernuak bozketensimulazioak egingo ditu herritarrak presta daitezen ezagutzen ez duten zerbait egiteko. Bien bitartean, Ura hirian lama zahar batek monje bati arma bat ekar diezaiola aginduko dio, erregimenaldaketari aurre egiteko modua izan dezan. Eskuratzen duen errifle baliotsua Estatu Batuetako bildumagile bat bilatzen ari den errifle bera da.

Tellurideko Zine Jaialdian estreinatu eta bestelako festibal batzuetan ibili ondoren, hala nola Toronto, Erroma edo Hego Koreako Busanen, Butanek “El monje y el rifle”filma aukeratu zuen 2024ko Oskar sarietan ordezkatu zezan. Filmak oso kritika onak jaso zituen, izan ere, hamabost film luze finalistetako bat izan zen. Butan bezalako herrialde txiki batentzat lorpen handia izan zen hura, eta Dorji bere zuzendariarentzat munduaren aurrean talentua bazuela erakusteko bidea, dagoeneko hasia zuena 2019an “Lunana, un yak en la escuela” bere lehenengo filma errodatu zuenean.

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaritza: Pawo Choyning Dorji
  • Herrialdea: Bhutan/Bután
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 107 minutu
  • Aktoreak: Harry Einhorn, Tandin Wangchuk, Tandin Phubz, Choeying Jatsho

serantes.com

Laburrean

Non