"El verdugo"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Otsailak 6
  • "El verdugo"

Helduentzako txotxongilo-ikuskizun bat da El Verdugo. José Luisen istorioa kontatzen du, ehorztetxe bateko langilegazte eta lotsatia. Egun batean, kartzelan egiten ari den zerbitzu batean, Amadeo izeneko borrero bat ezagutuko du. Trama korapilatu egingo da José Luisek bere alaba Carmen eta Amadeo elkarrekin harrapatu, eta ezkontzera behartzen dituztenean. Haatik, arazo ekonomikoen ondorioz, Amadeori bururatuko zaion soluzio bakarra José Luis borrero bihurtzea izango da.

Heriotza-zigorraren eta haren mekanismo ilunen aurkako aldarrikapen sutsu honek agerian uzten du garai bateko Espainian nagusi zen zitalkeria morala, mirabekeria, matxismoa eta aukerarik eza. Txotxongilo-ikuskizunengatik ezaguna den El Espejo Negro konpainiak egin du antzerki-egokitzapea, Luís GarcíaBerlanga eta Rafael Azconaren izen bereko filmean oinarritua. Ikuskizun originalak, probokatzaileak eta berritzaileak eskaintzen dituzte, teknikoki bikainak, konpainiaren bereizgarri den hizkuntza garratz eta burlatiarekin.

Informazio gehiago: El verdugo

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: José Vera Nicart, Carlos Cuadros, Laín Calvente, Susana Almahano
  • Konpainia: El espejo negro
  • Egilea: José Luis García Berlanga, Rafael Azcona
  • Zuzendaritza eta egokitzapena: Ángel Calvente
  • Txotxongiloen diseinua eta sorkuntza: Ángel Calvente

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEl espejo negro
  • Data 2025(e)ko Otsailak 6
  • Ordutegia19:30 - 21:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non