"Golden Eighties"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 6
  • "Golden Eighties"

Golden Eighties, Chantal Akerman, Belgica, 1986, 93'

Chantal Akermanen film dibertigarrienetako baten bertsio birmasterizatua izango dugu lehen aldiz pantailan: laurogeiko hamarkadako kolorearen, bizitza musikal bat bailitzan bizitzeak dakarren freskotasunaren ospakizuna. Barregarria, samurra, frenetikoa. Zeuk ere dantza egin nahiko duzu "Golden Eighties"-en erritmoan.

Zentro komertzial bateko langileak eta bezeroak maitasunari emanak bizi dira: amestu, aldarrikatu, abestu eta dantzatu egiten dute maitasuna. Ezagunen eta ezezagunen arteko elkarraldiak, pasioak eta desengainuak. Sedukzioaren eta maitasun sentimenduaren adierazpen guztiak uztartuta, gurutzatu eta nahastu egiten dira nesken koru maltzur batek eta mutil talde alfer batek abestuta komentatzen dituzten istorioak.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Otsailak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 / 1 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia-San Sebastián

Non