"Priscilla, basamortuko erregina"

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 6(e)tik 2025(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • "Priscilla, basamortuko erregina"

Oscar sari bat irabazi zuen filmean oinarrituta, PRISCILLA, REINA DEL DESIERTO nazioarteko musikalik ikusgarriena eta dibertigarriena da. Musikalari izena ematen dion autobusean Australiako basamortua zeharkatzen duten hiru artista dragen abenturak kontatzen ditu. Maitasun- eta adiskidetasun-bila egiten duten bidaia horretan, inoiz amestuko ez zutena baino gehiago aurkituko dute azkenean.

40 artista, 500 jantzi saridunetik gorako bilduma ikusgarria, 200 buruko apart eta historiako soinu-bandarik dantzatuena eta disko-musikaren arrakastarik handienak —Tina Turner, Madonna eta abar— biltzen dituelarik, PRISCILLA, REINA DEL DESIERTO «feelgood» erako musikal nagusia da. Oscar, Tony eta Olivier sariak eta nazioarteko 65 sari baino gehiago irabazi ditu. 30 herrialdetako 135 hiritan antzeztu dute, eta 7 milioi pertsonak baino gehiagok dantzatu du.

Filmaren estreinaldiaren 30. urteurrenean, eta Sydneyn duela 18 urte munduan lehen aldiz taularatu zela ospatzeko, PRISCILLA, REINA DEL DESIERTO Bilbora itzuliko da, 2017ko Aste Nagusian arrakasta izugarria izan baitzuen. Beraz, kendu hautsa zure ileorde eta takoiei, praktikatu zure dantza-pausorik onenak eta estal zaitez aurki dezakezun brillantina guztiarekin. Bueltan da PRISCILLA musikal ahaztezin, ikoniko, dibertigarri eta mitikoa…!

Libretoa: Stephan Elliott eta Allan Scott.
Metro Goldwyn Mayer Inc. konpainiak banaturiko jatorrizko filmean oinarritua.

Autobusaren eta eszenografiaren diseinatzailea: Brian Thomson.
Jantzien diseinua: Tim Chappel eta Lizzy Gardiner.
Moldaketa: Simon Phillips.
Jatorrizko argiztapenaren diseinua: Nick Schlieper.
Makillajearen diseinua: Cassie Hanlon.
Jatorrizko soinuaren diseinatzailea: Michael Waters.

Libretoa itzultzea eta moldatzea: Miguel Antelo.
Soinuaren diseinua: Gastón Briski.
Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos.

Espainiarako moldaketaren zuzendaritza artistikoa: Pepe Ocio.
Musika-zuzendaritza: Joan Miquel Pérez.
Casting-zuzendaritza eta zuzendaritza artistikoa: Carmen Márquez.
Produkzio teknikoa: Guillermo Cuenca.
Produkzio exekutiboa: Marcos Cámara eta Juan José Rivero.
Orkestrazioak: Stephen «Spud» Murphy eta Charlie Hull.
Koreografoak: Ross Coleman eta Andrew Hallsworth.
Musika-moldaketen zuzendaritza: Stephen «Spud» Murphy eta Charlie Hull.
Zuzendaria: Simon Phillips.

Saioak

06/02/2025 19:30
07/02/2025 17:00 eta 21:00
08/02/2025 17:00 eta 21:00
09/02/2025 17:00 eta 20:30

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko otsailaren 6(e)tik 2025(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • Ordutegia19:30 / 17:00 / 20:30 / 21:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa20-59€
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non