IDOIA ASURMENDI: "De amar y desandar"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Ekainak 7
  • IDOIA ASURMENDI: "De amar y desandar"

Aramaioko artista gazteak jendea liluratu zuen 2021ean Ilun eta abar lanarekin egin zuen debutean. Orain, 22 urte eskas dituela, gozamenean murgilduko gaitu egungo eszenan duen estatusa are gehiago jaso dezakeen lan honekin. Aura misteriotsuaz inguratutako pasio-eztandabatekin, esperotako bere bigarren albuma aurkezteko itzuli zaigu Idoia. Amodioa, hazkunde pertsonala eta bidehorretan sortutako oroitzapenak hizpide dituzten abestiberriak. Bere bizipenetan barrena egindako bidaia honetan berriz ere hurbilduko dizkigu, bere kaligrafia bereziarekin, sentsibilitatez, samurtasunez eta folk, pop edo blues moldez betetako abestiak.

Soinu-eskutitz bat da De amar y desandar lana, Idoiarenazken 18 hilabeteetako une intimo eta hunkigarrienak erakusten dizkiguna. Basamortuko lorea bezala, hauskortasunetik hazi da, betiere etorkizunera begirako jarrera positiboarekin.Pasioz, sentsualitatez eta erromantizismoz beteriko bere munduan sartzera gonbidatuko gaitu Idoiak, non nota bakoitza bihotzari zuzendutako xuxurla den, eta melodia bakoitza, aldiz, emozio ahaztezinen promes bat.

Artistak: Idoia Asurmendi, Ander Ederra, Joanes Ederra, Karlos Arancegui, Sergio Valdehita

 


Laburrean

Non