Musika: Don Inorrez. Musikariak: Imanol Ubeda, Karlos Arancegui. Hitzak eta dramaturgia: Oier Guillan. Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi. Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide. Argiak: Junki Mayo
Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko da, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, “Zoriontasuna hasiera besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek Aztia proiektua sortu dute. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartzen dituen kontzertu dramatizatua. Taula gainean izango dira: Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan eta Imanol Ubeda.