"The Stranger" koru eta orkestrarako lan musikala da, Kim André Arnesen norvegiarrak konposatua. 2022ko uztailean estreinatu zen Trondheim International Olavsfest izenekoan, Norvegiako kultur jaialdirik handienean alegia.
Pieza musikal bat izateaz gain, "The Stranger" izen bereko proiektu baten oinarria da: proiektu hori Together In Hope Project-en eta ACNURen eskutik sortua da errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko eta laguntza humanitariorako dirua biltzeko.
Proiektua bi ekitaldi handiren bidez gauzatu zen, eta horietako batean egin zen pieza musikal honen mundu mailako estreinaldia.
Obra honen estiloan nabarmena da eragin zinematografikoa, eta aldi berean Norvegiako musika tradizionaletik ere edaten du, betiere agerikoa dela konpositorearen zigilu pertsonala.
Emaitza lan fina da, ederra, itxaropen- eta introspekzio-uneak dituena, non protagonista nagusiak baitira biolinak, zeharkako flauta eta harpa (horiei bakarlari-aldi esanguratsuak ematen dizkie Arnesenek). Eta, bestalde, badira une indartsuagoak eta kartsuagoak ere, koruak eta perkusioak lideratuak.
Kontzertua In Tempore abesbatzak eta bere emanaldi bakoitzean laguntzen duen Ensemble abesbatzak osatzen dute. Era berean, In Tempore-k bere musika-proposamen bakoitzean integratzen dituen ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri, eta IkusArteren sortzaileek ex profeso diseinatzen dituzte programa bakoitzerako. Argiztapenak eta bideo-mapping-ak esperientzia artistikoa aberasten dute, ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgilduz.