"Paradoxa" lanean Nelok jendartean bidaia liluragarri baten barna eramaten ditu ikus-entzuleak matematika, zientzia eta egunerokotasuneko kontraesan harrigarrienetako batzuen bidez. Logika zalantzan ipintzen duten ilusioen bidez, ikuskizunak paradoxa ezagunak arakatzen ditu, esate baterako, Monty Hallen paradoxa edo Cantorren Jarraitutasunaren hipotesia, posible denari buruzko gure sinesmen sakonenei erronka eginez.
Baina "Paradoxa" ez da matematika-ikasbide bat. Ikuskizunak kontzeptu zientifikoak mundu errealeko paradoxekin elkarlotzen ditu. Zergatik, aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoen aro batean, homeopatia edo tarotaren gaineko sinesmenek indarra hartzen dute? Zer esanahi du kapitalismoak indibidualismoa sustatzea, espezie modura bereizten gaituena kooperatzeko gure gaitasuna denean? Efektu magikoen bidez, Nelok harritu ez ezik, errealitatearen izaera bera zalantzan jar dezazun lortuko du.
Umore kutsu bat eta gogoeta gaineratuz, "Paradoxa" lanak adin guztietako publikoarengana iristen da, zalantza besarkatu eta ezohiko moduan pentsatzeko gonbitea luzatuz. Denboran barna bidaiatzen du, ezinezkoaren eta absurduaren lurraldetan, ikusi ez ezik, sentitu egiten den magia esperimentatzen duzun bitartean.
Prest zaude zure ziurtasunak zalantzak jarri eta paradoxen enigman murgiltzeko? Izan ere, «Paradoxan», ezinezkoa dirudiena harri-garriaren hasiera baino ez izatea gerta liteke.
Jatorrizko ideia eta testua: Nelo Maestre Blanco
Garapena: Divermates
Eszenaratzea: Cancamisa Teatro
Aholkularitza magikoa: Juan Paños
Kanpoko begirada: Antonio Camina