Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdia 2025: "Hirurak telefonoari begira"

Portugalete 2025(e)ko Otsailak 8
  • Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdia 2025: "Hirurak telefonoari begira"

2025eko Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdiaren barne.

Hirurak telefonoari begira komedia estatiko bat da. Finean, eta izenburuak dion moduan, hiru pertsona ikusiko ditugu eserita, telefono bati begira. Dei baten zain daude. Urduri daude. Baina zergatik? Zein da telefonoaren beste aldean espero dutena? Eta zergatik da hain dei garratzitsua?

Kontakizunean zehar, eta telefonoak jo zain dauden bitartean, euren arteko harremanean sakontzen hasiko dira hiru protagonistak. Eta, askotan gertatzen den moduan, sakontzen hasten direnean, azpiko zikinkeriak azaleratzen amaituko dute.

Ixiltasunarekin eta esaten ez diren hitz eta esaldi horiekin jolasten duen obra da. Aurpegiko keinuek eta begiradek berebiziko garrantzia izango dute, testuaren azpian ezkutuan geratzen diren beste zenbait emozio eta ideia argitara eramateko asmoaz.

  • Konpainia: Gehibat +1
  • Antzezleak: Eider Villaba, Xabin Fernández eta Iholdi beristain

 

instagram.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGehienbat
  • Data 2025(e)ko Otsailak 8
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPortugaleteko Merkatua

    Portugalete
  • ZenbatekoaBorondatea
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Portugaleteko Merkatua, Portugalete

Non