Barakaldoko 2025eko Publiko Familiarrarentzako Arte Eszenikoen Programaren barne.
Adina: 5 urtetik gora
Jonek ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Hasteko Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta “gaztelutik kanporatutako” erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio.
Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko.
Psikologo ausart batek liberatzeaz ere hitz egiten duela esango luke, helduarora heltzeaz, “habia”tik abiatzeaz.