Thana eta Deva elkarrengandik urrun bizi dira: Thana Malin bizi da, Saharako basamortutik haratago. Deva Asturiasen bizi da, itsasotik gertu-gertu; baina ez dira oso desberdinak, adin bera ere badute. Gau batean, ilargiak, ispilu magiko baten gisa, aukera emango die elkar ezagutzeko eta hitz egiteko…
La niña de las trenzas al revés jakin-minari eta irudimenari buruzko ikuskizun bat da, bestelako bizitza-ikuskerak ulertzeko komunikatzeari buruzkoa.
El Callejón del Gato haurrentzako eta gazteentzako erreferentziazko konpainia bat da, antzerki-lengoaia berrien alde egiten duen apustuagatik. Aurkeztuko duen txotxongilo, objektu eta proiekzioen ikuskizunean, erakusten du beste herri eta pertsona batzuk oso desberdinak iruditu arren, hurbiltzen gaituena beti da indartsuagoa urrutiratzen gaituena baino; jakin-minak eraman behar gaitu aurrera, eta ez aurreiritziek.
La niña de las trenzas al revés lanak egokitzapen eszenikorik onenaren Feten 2021 Saria jaso du, Iris Diaz Tranchoren izen bereko testuaren interpretazioagatik. Horrez gain, berdintasunaren aldeko arte eszenikoen Territorio Violeta 2021 saria eta ekoizpen eszenikoaren Teatro Jovellanos 2020 saria ere jaso ditu.
Fitxa artistikoa:
El Callejón del Gato Producciones Asturiasko antzerki-konpainiarik sendoenetako bat da. 2007an sortu zuten ordurako ibilbide profesional luzea egina zuten Ana Eva Guerrak eta Moisés Gonzálezek, eta ikerketa eta sorkuntza eszenikoko proiektu bat zehaztu zuten, profesionaltasun handiko talde artistiko eta tekniko bat edukita horretarako.?
Sortu zenetik, El Callejón del Gatok formatu guztietako hamabost antzerki-ekoizpen estreinatu ditu, era askotako ikusleentzat, baina arreta berezia jarri du gaztearengan, betiere antzerki-lengoaia berrien aldeko apustua eginez. Kritika espezializatuaren arabera, kalitate-maila altua eta zorroztasun handia lortu ditu proposamen artistikoetan.