Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Gabon Ipuina eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, non kode zinematografikoak eta eszena aurkitzen diren; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi duen Roberta enplegatuari egun librea ukatu ondoren; Scroogeri bere bazkidearen mamua agertzen zaio, Marley hila eta zekena. Honek bere burua salbatzeko azken aukera bat eskaintzen dio, Scrooge hiru mamu bisitatzera deituz.
Fitxa artistikoa: