The Fake Cousins: "Txikijazz"

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 9
  • The Fake Cousins: "Txikijazz"

Paul San Martín (ahotsa, pianoa), Jon Aira (gitarra), Javier San Martín Shaf (bateria)

Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín ‘Shaf’ bluesa maite duten hiru musikari dira, ibilbide luzea egina dutenak. Beren errepertorioa pianotik hurbilago dauden estiloetatik ¿Boogie Woogie, Ragtime edo Stride esaterako¿ gitarristei gehiago dagozkien generoetaraino doa ¿Chicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka besteak beste¿. Jaso dituzten eraginen artean aipatzekoak dira: Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, B.B. King, Albert King, Hound Dog Taylor, Memphis Slim, Eddie Taylor...


Elkarrekin, birsortu egiten dute Juke Joint-etako giroa: Estatu Batuetako hegoaldeko lokal txiki famatuak, 40ko hamarkadan komunitate afroamerikarrak biltzen ziren lekuak, dantzan, abesten, jan-edanean eta apustuan aritzeko. 2023an argitaratu dute beren lehen albuma, The Set-Up, berealdiko blues diskoa, bide luze bezain oparoa izango dutela iragartzen duena. Clubean eskainiko duten kontzertuan 59. Jazzaldian zuzenean grabatu zuten diskoa aurkeztuko dute.

Oharra: Egun eta areto berean, 19:00etan, The Fake Cousins taldeak helduentzat beste kontzertu bat eskainiko du.


Laburrean

Non