Irakurketa kluba: "Pleibak" (Miren Amuriza)

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 10
  • Irakurketa kluba: "Pleibak" (Miren Amuriza)

Miren Amurizaren Pleibak liburuaren irakurketa kluba.

Koordinatzailea: Ane Labaka

Sinopsia:

Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.

Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-hala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.

Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren bigarren nobelak, egonezin primario bat, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eta zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Otsailak 10
  • Ordutegia18:30
  • LekuaBilboko Liburutegia (Begoña)
    Club Deportivoren Zirko Amateur, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilboko Liburutegia (Begoña), Bilbao

Non