Otsailaren 11tik 14ra bitartean izango dira San Telmo Museoan XXIII. Arkeologia Jardunaldiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Jardunaldi hauen helburua da gure lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak argitara ematea, gai oso desberdinei buruzko hitzaldien bidez, eta, horrez gain, arkeologia bezalako diziplina zientifikoari balioa ematea.
EGITARAUA:
FAMILIENTZAKO TAILERRAK:
Ipuscua. 1000 urte erakusketa martxan dela baliatuta, eta Arkeologia Jardunaldiekin lotuta, familientzako tailerrak antolatu ditu museoak otsailaren 8, 15 eta 22an; Manu Ceberioren eskutik Erdi Aroko Gipuzkoa ezagutzen tailerra, hain zuzen ere (otsailaren 15eko eta 22ko saiorako bakarrik geratzen dira lekuak).