Bengok BELHARRA izeneko lan honetan bere unibertso musikal berria aurkeztu du. Orain arte egindakoarekin hautsi eta bere alde pertsonalena islatu du disko honetan. Artistak, bere jatorri euskaldunaz harro, BELHARRA bezalako sinbolo bat aukeratu du lan hau izendatzeko. BELHARRA Urruñan sortzen den olatu erraldoia da eta fenomeno hau ez da ohikoa. Artistarentzat olatu izugarri honek aurrera jarraitze hori islatzen du, dena atzean utziz. Honela, BELHARRAren izenpean Bengok dena alde batera utzi du olatu artistiko honetan murgiltzeko.
21:00etan Kiliki Fresko (df-set) artista gonbidatua arituko da.