Kultura plazara!: "Nun Zira?"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Otsailak 13
  • Kultura plazara!: "Nun Zira?"

Ikuskizunak gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidaia bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua.

Egoera traumatiko bat bizi ondoren, nortasuna berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.

  • MOTA: Dantza Garaikidea
  • ERAKUSKETA LEKUA: Kalea
  • ESTREINALDIA: 2022
  • IRAUPENA: 25 minutu
  • ZUZENDARIA: Marina Eskisabel
  • KOREOGRAFOA: Xián Martínez
  • ANTZEZLEAK: Marina Eskisabel, Iker Sanz
  • TESTUA: Bai
  • HIZKUNTZA: Euskara, Gaztelania
  • MUSIKA ORIGINALA: Iñaki Palacios
  • AHOTSA ZUZENEAN: Ainhoa Tabuyo
  • JANTZIAK: Raquel Buj - Buj Studio

 

iak.eus/

Laburrean

Non