RedNUDES Pikor Teatroren antzerki ikuskizun bat da, eta hezkuntzako profesionalek eta nerabeek eurek sexualitatearen inguruan identifikatutako egungo zenbait arazo lantzen ditu ikuspegi desberdinetatik. Gainera, genero ikuspegitik hitz egiten da sortzen ari diren zenbait gairi buruz, hala nola sexu indarkeria digitalez.
Obraren helburua da abiapuntu izatea hezkuntza ingurunean indarkeria horiei, indarkeri horien kausei eta ondorioei buruzko gogoeta kritikoa egiteko espazioak lantzeko. Horretarako, hainbat baliabide emango dira ikasgelan gai horiek lantzeko, besteak beste: desioaren eta heteroarauaren eraikuntza soziala; mugak eta adostasuna; maskulinitate patriarkala eta mutilen arteko konplizitatea; erasoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina.